Abadinoko eskolako teknohezkuntza

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. 3. Mintegia

Esandakoa egiten ez bada, ZIGORRA da irtebide bakarra?

Orokorrean ikasle gehienak portaera egoki bat azaltzen dute edozein ariketa egiterako orduan, baina, badaude 3 edo 4 ikasle beraiek nahi dutena egiten dutenak bakarrik.

Egoera honen aurrean, zaila da zein jokabide hartu behar den asmatzea.

Heziketa fisikoko klaseetan adibidez , jolas eta ariketa guztietan aru batzuk daude eta arau horiek ez badira errespetatzen ezinezkoa da ariketa hori ondo burutzea. Honi lotuta, badaude ume batzuk ez dituztenak arau hoiek errespetatzen eta zerbait esan ezkero haserretu eta ez dutela  ezer gehiago egingo esaten dutenak.

Egoera honen aurrean, ZIGORRA da irtenbidea?

Ez nago ados hau denik irtenbide egokiena, baina ez zait beste hoberik edo eraginkorragorik bururatzen.

Ez zait ondo iruditzen zigortzea, hainbat arrazoiengatik:

  • Parte-hartzea ukatzen zaiolako
  • Motibazioa galtzen duelako

Baina, bai beste horrenbestegatik:

  • Besteak errespetatzen ikasi dezan
  • Jarrera egoki bat zein den ikusi eta ikasi dezan
  • Autonomo eta arduratsua izan daiten aurrerantzean

Zuen iritzia edo irtenbideak jasotzea gustatuko litzaidake,

Besterik gabe,

Laisterarte!!!

Eskolan ere istripuak gertatzen dira!!!!!

Gaur otsailak 12, osteguna, edozein egunetan bezela, gorputz hezkuntzako klaseak eman ditugu.

Beti ez dira uste bezain ondo irtetzen, gaur este baterako.

3.ziklokoekin ibili gara desplazamentuak lantzeko asmoz, eta horretarako errelebo «lasterketa» batzuk planteatu ditugu. Bukatzear geundela, azkeneko erreleboan, ikasle bat lurrera erori da eta eskuineko eskumuturrean min hartu duela esan digu.

Hasieran, golpearen mina izango zela iruditu zaigu, baina kexaka jarraitu du eta azkenean medikuarengana eramatea pentsatu dugu.

Hurrengo orduan klasea geneukan, beraz, nik eraman dut medikuarenera eta tutorea bere klasea ematen joan da.

Itxarote luze baten ondoren, kubitoa apurtu duela esan diote, eta hospitalera eramateko esan digute. Amari deitu diot eta Galdakanoko hospitalera eraman du.

Beraz, argi geratu da gutxien espero dugunean gertatzen dirale horrelako ezuzteak.

Heziketa fisikoa egiteak bere alde dibertigarri eta onurazkoak ditu, baina bere alde txarrak ere ikuzi denez.

Laister senda dadila,

Animo Andoni !!

ELKARREKINTZA ETA HARREMANAK. 2.MINTEGIA

Ez dau honek geldittuko dabezenik!!! (TRIAL KUADS)

Hain ohituta ez gauden kirolez ere disfrutatzeko!!!

PRAKTIKETAN NABILEN DENBORA GUTXIAN IKUSITAKOA

IEPA ,guztioi:

Urtarrilaren 8an eman nien hasiera nire praktikei, eta momentuz esan baharra daukat, oso gustora nabile gure «ofizio» izango den honetan.

Orokorrean giro atsegina dago zentruan, ikastetxe txikia da, beraz, denak dira eta gara ezagun, eta ikasleen eta irakasleen arteko tratua ere oso eztua da.

Niri, heziketa fisikoa, gaztelera eta irratsaioa ematen duen irakaslearekin egotea tokatu zait, eta oso atsegina dela esan beharra daukat. 1.mailatik 6.mailarako ikasleekin nabil, nahiz eta ordezkapen bat edo beste egin behar izan dugun, 3 eta 4 urteko geletan.

Amara berri sistemaren barruan lan egiten dugu, hau da, zikloetan taldekatzen dira ikasleak.

Herrialde askotako ikasleak daude,Marrokiarrak, Senegaldarrak, bolibianoak… eta denak onartuak sentitzen direla ikusi du. Aste honetan, 3 ahizpa Sanegaldar etorri dira ikstetxera, denak adin dezberdinetakoak, baina aurrez egondako ikasleekin ono moldatu direla ikusten da, beraien artean asko laguntzen baitira.

Irteera asko egiten dituztela nabaritu du, esate baterako; heziketa fisikoan, igerilekura doaz, trinketera, atletismo pistara, izotz pistara egun batez,… eta honez gain, aste honetan 6.mailakoak zinemara joan dira eta beste batzuk museorenbat ikustera.

Euskera asko entzuten da pasiloetan eta jolastokian, baita atzerritik etorritako ikasleen aldetik ere, eta hau poztekoa da, ni gogoratzen bait naiz, nire garaian, erderaz askoz gehiago egiten genuela.

Niri egokitu zaizkidan ikasgaietan, nire mailan, ez dira azterketarik egiten, behaketa izaten da ebaluaketa sistema, jarrera, higienea, errespetua, ahazkapena…

Badago ikaslerenbat, adimen urritasuna duena, eta ariketa edo jolas bat egiten dugunean, laguntza behar izaten duena, baina orokorrean, besteak imitatuz, ondo konpontzen da. Astean behin, PTA bat etortzen zaio berarekin egotera, eta ariketa espezikfiko batzuk jartzera. Hori bai, ez du gelatik ateratzen, beste ikasleekin batera bgeratzen da, beraien ondoan jesarrita.

Ikasle batek ez duenean esana egiten edo moletatu egiten badu, hasieran ohartarazi egiten zaio, horrela jarraituz gero zer gertatuko litzaiokeen. Ondoren berdin jarraitu ezkero, 2 urteko gelara eramango zaiola esaten diogu, eta gezurra ematen badu ere, funtzionatzen du!!    * Hau ez da beti horrela izaten, kasu konkretu baten gertatu zen.

Momentuz hau da ikusi dudan guztia, aurrerantzean anekdota edo gertaera gehioagoren berri izango duzue,

Besterik gabe,

IKUSI ARTE  !!!!!!!!!!!!!!

1.GO MINTEGIA. IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA. ABADIÑOKO HERRI ESKOLA

igeriketari buruzko webquesta

« Older entries